Txosnagunean hasi du emanaldia Hamarru elektrotxarangak eta gazte piloa bertaratu dira. Ondoren, herriko tabernetatik egin dute aurrera eta txoko guztiak erritmoz bete dituzte. Jai giroa uztartu nahi izan dute euskarazko abestien bertsioekin eta instrumentuez lagunduta.