Antzuolan ohitura da alardea egitea egun esanguratsu honetan. Tradizioa eta historia elkartzen dituen ekimenean herritar askok hartzen dute parte urtez urte herriaren historia ezagutu eta horren transmisioa eman dadin. Musika, dantza eta errepresentazioak izan dira herriko plazan eta jendeak ez du galdu izan nahi.