Bergarako bandak girotu ditu Antzuolako kaleak

Beñat Arizabaleta 2024ko uztailaren 20a

11:30etan hasi da Bergarako banda martxan herrian zehar egin duten kalejirarekin, herritarrak erakartzeko asmoz.

Antzuolar ugari gerturatu dira Zurrategi plazako kioskoan eskaini duten kontzertura kalejira eta gero. Batzuk tabernen terrazetako erosotasunetik ikusi dute kontzertua; beste batzuek, lehen ilaretatik. Eserlekuetan erritmoari eutsi ezinik egon dira asko eta txikienek dantza egiteko eta guzti aprobetxatu dute momentua. Pieza bakoitzaren amaieran, txalo zaparrada izugarriak jaso ditu bandak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak