Egin du eztanda jaiak Antzuolan

Oihan Loiti 2024ko uzt. 18a, 21:13

Hasi dira ofizialki Antzuolako jaiak. Antonia Fernandez Saco eta Felix Larrea Kortabarria, herriko pertsona nagusienek, omenaldia jaso dute zapi forman, baita aurreko jaietatik hona jaio diren haurrek. Oinarin dantza taldeko gaztetxoenek Ikurrin Dantza egin dute eta dantza taldeko beteranoak arduratu dira udaletxeko ikurrina jasotzeaz. Udalbatzako hainbat kidek ere dantza egin dute jendaurrean, aurten Oinarin dantza taldea izan dan omendua. Plaza jendez lepo bete da ekitaldiaren bueltan. Gaur hasi eta igande-arte zertaz gozatua izango dute antzuolarrek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak