Txupinaren jaurtitzearekin batera ekin diete jaiei Antzuolan. Udalekuak amaitu eta jaiei hasiera emateko dantza ikuskizuna eskaini dute azken hiru asteetan udalekuetan aritu diren haur eta hezitzaileek. Gurasoen eta lagunen txalo artean, musikaren erritmora, dantzan aritu dira adin desberdinetako haurrak. Pausoka elkartearen eskutik indarrak batu dituzte, dantzaldiaren ostean, egin duten bazkarian.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.