Gaueko autobus zerbitzua izango da Antzuolako jaietan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 15a, 15:32

Uztailaren 18tik 21era ospatuko dira jaiak, eguenetik domekara, eta egubakoitz eta zapatuan izango da martxan zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera.

Ibilbide zirkularra egingo du, hain justu, gaueko autobusak, Bergara, Antzuola eta Zumarraga lotuko baititu. Autobus geltokiei dagokienez, Ibargarain hartu beharko da autobusa Bergaran; Antzuolan, Sagastin; eta Zumarragan, azkenik, ohiko geltokian.

Honakoa da ordutegia:

BERGARA ANTZUOLA ZUMARRAGA ANTZUOLA BERGARA
0:30 0:35 0:45 0:55 1:00
1:30 1:35 1:45 1:55 2:00
2:30 2:35 2:45 2:55 3:00
3:30 3:35 3:45 3:55 4:00
4:00 4:05 4:15 4:25 4:30
4:30 4:35 4:45 4:55 5:00
5:00 5:05 5:15 5:25 5:30
- 6:05 6:15 6:25 6:30

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak