Domekan, elizako arkupeetan, bazkaltzeko elkartuko dira, 14:30ean. Dagoeneko eros daitezke bazkarirako txartelak, Aitz Garbi tabernan, hilaren 17ra arte: helduen txartelak 20 eurotan eta 12 urte artekoenak hamar eurotan.
Sabela ondo bete ostean, elizpean bertan kantaldi akustikoa egingo dute Asier Salak eta Garazi Barrenak. Gitarra banarekin, kantuan egingo dute eta kantuan ipiniko dituzte bazkarira joandako guztiak.
Txartelen zozketa
Bestalde, Ez Dot Moztuko Bizarrak jaietan saltzen dituen txartelen zozketa domekako bazkarian egingo du: lehenengo saria, Antzuolako dendetan gastatzeko 100 euroko bonua; eta bigarrena, urdaiazpikoa.