Jaiek trafikoan eta hondakin zerbitzuan eragina izango dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko uzt. 15a, 09:00

Hondakinen zintzilikarioak Herriko Plazan. Irudia: Goiena.

Itxita egongo dira herriaren erdiguneko kale gehienak, eta zaborra ateratzeko egunak ere aldatu egingo dira.

Eguenean, hilaren 18an, hasiko dira Antzuolako jaiak, eta aldaketak eragingo dituzte trafikoan. Kalebarrenetik hasi eta Buztinzuriraino itxita egongo da errepidea, baita Sagastitik –eskola atzetik, gutxi gorabehera– pilotalekuaren osteraino ere. Horrez gain, domekan, hilaren 21ean, bigantxak izango dira Ondarren, eta, beraz, autoek ezingo dute aparkatu ez Ondarre plazan, ez Ondarre eta plaza arteko bidean.

Hondakin zerbitzuan ere aldaketak izango dira: uztailaren 17an, traste zaharrak atera beharko dira; 19an, ontzi arinak; 20an, organikoa; eta 21ean, errefusa. Hala ere, Sanjosepeko larrialdi-gunean organikoarentzat eta ontzi arinentzat edukiontziak jarriko dituzte, eta Ondarrerako bidean beirarentzako beste bat. Gainontzeko egunei dagokienez, ez da aldaketarik izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak