Ez dot moztuko bizarra taldeak herri bazkaria antolatu du herriko jaietako domekarako: uztailaren 21ean izango da, 14:30ean, elizpean, eta salgai daude txartelak. Aitz Garbi tabernan eskuratu daitezke uztailaren 17ra arte: 20 euro balio du txartelak; haurrenak, aldiz, 10 euro. Bazkalostean, Garazi Barrena eta Asier Sala musikari arrasatearren kontzertua izango da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.