Hamar euroko prezioa du otorduak, eta 14:15ean izango da. Menuari dagokionez, honako hau da: entremesak, hegaluzea eta txerri-saiheskia parrillan eta postrea, edariak eta kafea barne. Horrez gain, bi ekintza egingo dituzte bazkalostean: batetik, ohikoa den moduan, zapia jarriko diete bazkaltzen dauden bi pertsona nagusienei; bestetik, dantza saioa izango da.