Uztailaren 2an, martitzenean, danbor-joleen txanda izango da, Torresoroa aretoan, 18:00etan. Uztailaren 10ean, berriz, danbor-joleek eta txistulariek ez ezik entseguak izango dituzte mairuaren musikariek eta buruzagiak, mairu erregeak, mairuaren guardiek, estandartedunek eta banderadunek. 18:00etan izango dira saio horiek, Torresoroan eta Olaranen, eta 19:00etan entsegu orokorra egingo dute, Herriko Plazan. Uztailaren 17an ere, eguaztena, beste entsegu orokor bat egingo dute, 19:00etan.