Salgai daude jaietako Kuadrillen Egunerako bazkarirako txartelak

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko eka. 6a, 12:15

Iazko jaietako Kuadrillen Eguneko bazkariaren une bat.

Uztailaren 12ra bitartean erosi ahalko dira jaietako egubakoitzean –uztailaren 19an– egingo den bazkarirako tiketak. Internet bitartez eskuratu behar dira.

Aurten uztailaren 18tik 21era bitartean ospatuko dira herriko jaiak, eta egubakoitzean, uztailak 19, ospatuko da Kuadrillen Eguna, urtero bezala. Egun horretako bazkarira joan nahi dutenek dagoeneko eskuragarri dituzte txartelak hemen.

Helduendako ohiko menua edo beganoa dago aukeren artean, 22 euroren truke –ikasleek 18 eurotan erosi ahalko dute–. Eta 2 urtetik 14 urte bitartekoendako menuak, berriz, 12 euro balio du. Uztailaren 12a izango da Kuadrillen Eguneko bazkarirako txartelak erosteko azkenengo eguna.

Jai Batzordea martxan da

Aurten ospatuko diren jaietan ere adin eta gustu guztiendako herritarrendako aukera egon dadin, dagoeneko Jai Batzordea lanean dabil, festa horietarako egokien ikusten dituzten jarduerak lotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak