Bazkari herrikoia izan ohi da ekintza jendetsuenetariko bat egun horretan, eta oraingoan ere horrela izango dela dirudi, azken 28 txartelak erosteko aukera izango baita egubakoitzean, 19:00etan, Kalebarrenean. Mugatua izango da, ordea, txartelen salmenta hori, pertsona bakoitzak gehienez ere bi erosi ahalko baititu, AKEko kideek azaldu dutenez.
Horrez gain, futbol partidak, poteoa eta elektrotxaranga izango dira egun osoan zehar futbolzaleen eguna ospatzeko.