Santa Ageda bezpera eguna dela-eta, hainbat ekintza izango dira, Antzuolan. Kintoak 06:00etan aterako dira baserriz baserri kantuan eta 12:00etan, berriz, Santa Ageda eskea egingo dute Anelkarrek, abesbatzak eta txistulariek, Kongorako eta Senegalerako proiektuetarako dirua lortzeko. Horrez gain, Santa Ageda baselizan ere eguna ospatuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.