Bete egin da Olaran etxeko aretoa Josebe Blancoren liburuaren aurkezpen ekitaldirako

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko aza. 8a, 12:58

Olatz Lezeta alkatearen hitzaurrearekin eta Maria Eugenia Irazabalen laguntzarekin osatu zuten atzo Antzuolan egindako aurkezpena. Pikunieta baserriko artzain Josebe Blanco Alvarezek Argiarekin argitaratua, Hausnarren. Ardiek egin naute artzain liburua eskuragarri dago. Idazleak liburuaren inguruko, idazketa prozesuaren inguruko eta artzain izatearen inguruko hainbat xehetasun kontatu zituen.

Hiru urte dira Josebe Blanco Alvarez Bergarako Idazle Eskolan hasi zela. Tere Irastorzaren gidaritza ezinbestekoa izan du Hausnarren. Ardiek egin naute artzain liburua idazteko. Liburua eguneroko bat da, azaroaren 30 batean hasi eta azaroaren 30 batean amaitzen dena. Askotariko generoak nahasten ditu; prosa, poesia, saiakera... Eta artzain baten pozak eta tristurak jasotzen ditu, artzain hori emakumezkoa dela modu nabari nabarian ageri dela.

"Ardiek egin naute artzain", dio Blancok liburuan eta lanarekiko maitasuna, errespetoa baina baita ere haserrea eta tristura ageri dira argitalpen berrian.

Antzuolan egin du Josebe Blancok lehen aurkezpena. Lotuta ditu honezkero beste hainbat Urruñan, Lartzabalen, Nafarroa hegoaldean, Durangoko Azokan...

Argiak argitaratutako liburua da. Eskuragarri dago honezkero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak