Artzain baten etxeko egunerokoa liburu batean jaso du Josebe Blancok

Mireia Bikuña 2023ko urr. 20a, 15:00

Antzuolako Pikunieta baserriko ugazabak idatzi du Hausnarrean. Ardiek egin naute artzain liburua. Prosa eta poesia bateratu ditu urte natural batek dituen egun guztietako pasarteak kontatzeko. Antzuolan aurkeztuko du liburua, azaroaren 7an.

Josebe Blancok (Antzuola, 1973) liburua idazterako orduan. Txikitatik gustatu izan zaio idaztea, eta bi ikasturte egin ditu Bergarako Idazle Eskolan. Gainera, artzaina da ofizioz. Eta zer hobeto, bere egunerokoa liburu batean jasotzea baino. "Baserri batean, kasu honetan artzain baten etxean, bizi diren egoeren lekukotasunaren berri ematen saiatu naiz. Helburua zen mahai gainean ipintzea egun nekazaritzarekin edo landa-eremuarekin lotuta dauden pozen, arazoen eta egoeren berri ematea", esan dio GOIENAri Josebe Blancok. Lekukotasun horiek jasotzeko Pikunietako bizipenez eta ingurukoen kontakizunez baliatu da.

Eguneroko formatuan

Liburuak formatu berezia dauka. Urte natural bateko egun
bakoitzak bere orriak ditu. Eguneroko bat da liburua. "Horietan zehazten dira erditze sasoia, gazta egiteko sasoia, azoka egunak... Artaldeari edo baserriari, modu zuzenean edo zeharka, eragiten dieten gaiak azaltzen dira: ikusitakoak, irakurritakoak, entzundakoak...", aipatu du egileak.

Blancoren liburua urteak dituen 365 egunetan banatuta ba-
dago ere, hilabete bakoitzaren hasierak Eider Uribarrena Re-yerok egindako ilustrazioekin markatzen dira.

Galegoz ere bai

Prosa eta poesia erabili ditu liburua idazteko. "Oso aspaldi poesia idazteko ohitura nuen. Utzita neukan eta Bergarako
Idazle Eskolan hasi nintzenean berriro hasi nintzen poesiarekin. Egia esan, liburuko pasarte batzuk, bizipen batzuk, poesia formatuan idazteko beharra sentitu dut", kontatu du. Idazle Eskolan bizi izandakoak eta ikasitakoak lagundu diote liburua egiten. "Denbora horretan garbi ikusi nuen egunerokoa izan zitekeela modu eraginkorra nire helburua betetzeko. Ikaskideak eta Tere Irastortza irakaslea
funtsezkoak izan dira erabakian. Izugarrizko oparia izan da orain arteko guztia ", dio.

Euskaraz idatzitako liburua da, baina galegoak badu bere lekua, eguneroko horren urteko bi egun jakinetan. Horietako bat maiatzaren 17a: Dia das letras gallegas.

Aurkezpena, herrian

Hausnarrean. Ardiek egin nau-te artzain liburua Antzuolako Olaran etxean aurkeztuko du Blancok azaroaren 7an. Bien bitartean, Argia-ren webgunean
eros daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak