Mariatxietako betiko kantuekin gozatu dute antzuolarrek domeka eguerdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko uzt. 16a, 16:36

Tierra de mis amores mariatxi taldeak saio borobila egin du gaur eguerdian Antzuolako plazan. Zortzi musikarirekin osatutako taldeak errepertorio oso ezaguna eskaini du eta kantuan ere jarri dituzte antzuolarrak. Izan da dantzara ere animatu denik. 

Cielito lindo, Mexico lindo y querido, El rey, Guadalajara, Caballo prieto azabache... Antzuolako plazan mariatxiak entzuteko gaur elkartutakoen artean inor gutxirendako ziren ezezagunak Tierra de mis amores mariatxi taldeak eskainitako piezak.

Mexiko iparraldeko Guanajuato eskualdeko musikariek maila eman dute instrumentuekin eta baita ere ahotsekin. Lagun izan dituzte bi dantzari ere. Makina bat aldiz aldatu dute arropa eta jantzi zein dantza erakustaldi polita eskaini dute. Taldeko kideen azalpenekin lagunduta, Mexikoko eskualde desberdinetako berezitasunak ezagutzeko aukera izan da gaur Antzuolan.

Musikariak ere behin baino gehiagotan jaitsi dira publiko artera kantuan egitera. Mikrofonoa ere luzatu dute behin baino gehiagotan, eta antzuolarrak kantuan egin dute.

Eskainitako kantuen artean izan da bere egunean Pedrito Fernandezek ezagun egin zuen La de la mochila azul kantua. Hori duzue ikusgai bideoan.

 

Erlazionatuak

Tierra de mis amores mariatxi taldea Antzuolan

Larraitz Zeberio Lekuona 2023 uzt 16 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak