'Ez dot moztuko bizarra' taldeak ere osatu du jaietako egitaraua

Julen Murua 2023ko uzt. 12a, 16:00

Joan den urteko herri bazkaria.

Egubakoitzetik domekara arte askotariko ekimenak antolatu ditu taldeak, herri bazkari eta guzti

Egubakoitzean, hilaren 14an, elkarretaratzea izango da Zurrategin, arratsaldeko zazpietan, eta iganderako herri bazkaria antolatu dute taldekideek, Herriko Plazan. Bazkarirako txartelak dagoeneko salgai daude –20 eurotan nagusientzat eta 10 eurotan umeentzat–, eta uztailaren 12 arte erosteko aukera izango da, Aitzgarbi tabernan.

Bazkalondoren, lehenik eta behin, jaietarako saldutako errifen zozketa egingo da, eta, ostean, Garazi Barrena eta Asier Sala arrasatearrek musika-emanaldia egingo dute.

Ogitarteko salmenta

Ez dot moztuko bizarra taldeko kideek ogitartekoak salduko dituzte Herriko Plazan egunero, ilunkeran. Taldeko kide batek adierazi duenez: "Ogitartekoen salmentak arrakasta handia izaten du urtero, eta aurten ere horrela izatea espero dugu". Horretaz gain, "aurtengo jaietarako antolatutako ekimenetan parte hartzeko gonbita" egin nahi izan die taldekideak bertaratuko diren herritar guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak