Salgai daude jaietako herri bazkarirako txartelak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko eka. 7a, 10:30

Antzuolako jaietako herri bazkaria, 2016an.

Antzuolako Udalak antolatuta, uztailaren 14an, egubakoitza, egingo da bazkaria. Euskal Parrilla enpresak prestatuko du.

Txartelak gaur jarriko dituzte salgai udaletxean eta liburutegian, eta uztailaren 7ra arte izango da eskuratzeko aukera. Hiru menu egongo dira aukeran:

Helduen menua. 22 euro.

  • Entsalada mistoa.
  • Baserriko oilaskoa parrilan.
  • Txerri saiheskiak parrilan.
  • Ezeizako pastelak.
  • Ogia, kafea eta edariak.

Menu beganoa. 22 euro.

  • Entsalada mistoa.
  • Barazkien menestra.
  • Lasagna beganoa.
  • Ogia, kafea eta edariak.

Haurrentzako menua. 13 euro.

  • Iberikoak.
  • Urdaiazpiko kroketak.
  • KM 0 hanburgesak parrilan patatekin.
  • Izozkia.
  • Ogia eta edariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak