Zishan Tariq izango da Alardeko Mairua

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ekainaren 2a

Xabier Legorburu Mairuaren Alardeko Kultur Elkarteko kidea, Zishan Tariq eta Beñardo Kortabarria Antzuolako jarduneko alkatea.

Juan Carlos Gomezen lekukoa hartuko du 30 urteko antzuolarrak. Beraz, uztailaren 15ean egingo du estreinaldia.

Pakistandarra da jaiotzez Tariq, eta 2006an iritsi zen Antzuolara, Lahore herritik. Antzuolan bizi da ordu geroztik, eta Mairuaren Alardea kultur elkarteko kideek jakinarazi dutenez, "ez zaio ezer kostatu bere burua Mairua izateko aurkeztea". Haren arabera, erabaki "espontaneoa eta naturala" izan da.

Hala, orain, Alardeko bideoak ikuskatzeko asmoa du, dituen zereginak aztertzekoa, baina, batez ere, zaldian nola ibili ikastekoa. Nabarmendu dutenez, "lanerako gogoz" dago, ez baitu ilusiorik falta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak