'Mugak zubi' ibilbidean, Legazpi eta Antzuola batuko dituzte domekan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mar. 29a, 12:40
Lekornetik Aiherrara eginiko ibilaldiko irudi bat, martxoaren 25ean, Apairin. Argazkia: Jean-Mixel Barbier

Aihertarrekin batera egingo dute mendi ibilaldia antzuolarrek, eta baita bazkaria eta kantaldia ere, elkarte batean.

Aiherra (Nafarroa Beherea) eta Antzuola –edo alderantziz– batzen dituen Mugak zubi ibilbidea aurkeztu zuten joan den astean Urruñan (Lapurdi), bi herrien senidetzea are gehiago sendotzeko ez ezik, mugez harago herria egiteko asmoz.

Hilaren 25ean lehen etapetako bat egin zuten elkarrekin bi herrietako lagunek, Lekornetik (Lapurdi) Aiherrara bitartekoa, jatorrizkoa Itsasutik (Lapurdi) hasten den arren, eta, orain, Legazpitik Antzuolara artekoa egingo dute.

Lekornetik Aiherrara arteko ibilbideko irudi bat. Argazkia: Jean-Mixel Barbier.

Domekan izango da hori. Aiherratik etorriko dira inguruotara, eta Legazpin izango dute lehen elkargunea; antzuolarrak 08:45ean aterako dira harantz, Sagastitik. Oinez iritsiko dira Antzuolaraino, Arrola menditik, eta, ondoren, senidetzearen isla den zuhaitza landatuko dute herrian.

Bazkaria ere egingo dute, herriko elkarte batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak