Pilotalekuetan harrobia badagoela ikusi da Olalden

Hasier Larrea 2023ko martxoaren 19a

Gaur abiatu dute Antzuolako udal pilotalekuan emakumezkoen San Isidro txapelketa. Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako benjamin eta alebin mailako lau bikotek elkarren aurka jokatu dute lehenengo, eta infantil eta kadete mailako beste lauk gero. Nagore Sanchez eta Garazi Aranburu antzuolarrak ezin izan dira hurrengo faserako sailkatu, besteak beste, Aramaioko ordezkaritzak zail jarri dielako norgehiagoka. Hurrengo hitzordua datorren domekan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak