Antzuola, Alardea eta armarria bat Patxi Olabarriaren lanean

Patxi Olabarria herrikidea eta liburuaren egilea, artxiboko irudi batean.

Martitzenean, hilaren 21ean, izango da aurkezpena, Torresoroa aretoan, 18:30ean.

Hasieran liburu bat idazteko asmorik ez bazuen ere, 2009an hasi zen Patxi Olabarria herrikidea eta historia-zalea Antzuolako armarriaren gaineko ikerketarekin, handik kanoiak kentzeko eskaria iritsi zitzaionean Udalari. Horri esker, azaldu du armarria ez ezik Alardea ezagutzeko aukera izan duela. Bidean, hainbat lan ezagutu ditu, baina, batik bat, Rosa Ayerberena azpimarratu du.

Bada, urteetako lanaren ostean, Antzuolako armarriaren alardea liburua aurkeztuko du martxoaren 21ean, martitzena, 18:30ean, Torresoroa aretoan. Antzuola, Armarria eta Alardea atalak bildu ditu lanean. "Pentsatu izan da Alardeko mairuaren errepresentazioa dela armarriko errege presoa, baina kontrakoa da: armarriko errege kateatuaren imitazioz sortu zen Mairuaren Alardea".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.