Errukizko Amaren parrokia ezagutzeko bisita gidatuak egiten dabiltza

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mar. 11a, 15:22

Duela 500 urte eman zuen Klemente VII.a aita santuak Antzuolako Errukizko Amaren Parrokia eraikitzeko bulda, herritarrek eskatuta, eta, ospatzeko, ate irekiak eta bisita gidatuak egiten dabiltza.

Iñigo Ramirez de Okariz historialariaren gidaritzapean, hogei lagun inguru batu dira gaur goizean eginiko bisitan, 11:30etik 13:00etara bitartean. Batik bat, herritarrak gerturatu dira, baina izan da Zornotzatik (Bizkaia) etorritako bisitari bat ere, parrokiaren historia ezagutzeko gogoz.

Historialariak antzinako eliza zenaren azalpenak emateaz gainera, gaur egun gordetzen duen ondarearen berri ere eman du; hala nola, erretaulak eta eskulturak. Eta bisitariek adi entzun dituzte hark kontatutakoak, parte hartzeekin. Horrez gain, dossier txiki bat ere salgai jarri dute bi euroren truke, esplikazio horiek eskura izateko eta nahieran kontsultatzeko.

Ekintza gehiago

Hala ere, goizeko bisitara joan ez denak, izango du aukera arratsaldean ere. 18:30ean zabalduko ditu berriro ere ateak parrokiak, eta orduan egingo da bigarren bisita gidatua, 20:00ak aldera arte.

Bihar, berriz, ospakizunekin amaitzeko, Fernando Prado Donostiako apezpikuak meza esango du 11:00etan, eta, amaitzean, orain dela bost mende aita santuak emandako bulda ikusgai izango da.

Erlazionatuak

500 urte bete ditu Antzuolako Errukizko Amaren parrokiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023 mar 07 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak