Antzuolako 8 Miliak lasterketako dortsal guztiak banatu dituzte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 3a, 16:05

Antzuolako 8 Miliak lasterketako irudi bat, 2020ko edizioan.

Gazteen lasterketan oraindik izena emateko aukera dago, ez direlako leku guztiak bete. Hala, guztira, 350 korrikalari inguruk hartuko dute parte.

Hamar urte beteko ditu aurten Antzuolako 8 Miliak lasterketak. Otsailaren 25ean egingo da, zapatua, eta gaur goizeko bederatzietan ireki dute izen-ematea. Antolatzaileek, ordea, jakinarazi dute dortsal guztiak banatu dituztela "bost ordu baino gutxiagoan". Guztira, 260 korrikalarirentzako dortsalak zeuden, baina dagoeneko ezin da eskuratu.

Dena den, aurten, estreinakoz, gazteentzako lasterketa ere egingo da, eta bertan izena emateko aukera irekita dago, ez baitituzte dortsal guztiak banatu. Parte hartzaileek bost kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago. Guztira, 70 dortsal jarri dituzte, eta herrikrosa.eus webgunean eman daiteke izena. 

Herritarren artean, zozketa

Gazteen lasterketarako dortsal guztiak banatuz gero, 330 korrikalarik hartuko lukete parte lasterketan. Halere, abenduaren 26an, hamar dortsal zozkatu zituzten horretarako propio izena eman zuten herritarren artean; eta baita parte hartuko duten zazpi gazteri eman ere. Beraz, 350 parte hartzaile inguru izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak