Antzuolako 8 Miliak lasterketarako hamar dortsal zozkatu dituzte herritarren artean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 27a, 14:00

Antzuolako 8 Milietako irudi bat, 2020ko edizioan.

Gazteen lasterketa ere egingo da egun berean, otsailaren 25ean, eta eurentzako dortsalak ere banatu dituzte; guztira, zazpi.

Antzuolako 8 Miliak lasterketaren hamargarren edizioa egingo da 2023an, eta atzo, San Esteban krosaren ostean, dortsalen zozketan parte hartzeko izena eman duten herritarren artean, hamar dortsal zozkatu zituzten antolatzaileek. Hauek dira irabazleak:

  • Aritz Kortabarria Loidi
  • Nagore Galeano Mondragon
  • Jon Fernandez Egaña
  • Aimar Larrea Aranguren
  • Mikel Lizarazu Arbulu
  • Leire Uribeetxeberria
  • Xabier San Sebastian Herzog
  • Gurutz Zabalo Erostegi
  • Ion Aranguren Fernandez
  • Bittor Arbulu Olabarria

Horrez gain, ordea, gazteen lasterketarako dortsalak ere banatu zituzten, aurten estreinakoz egingo baitute eurei zuzendutakoa, bost kilometroko ibilbidearekin. Bost dortsal ziren ematekoak, baina, azkenean, izena eman duten guztiei eman diete.

  • Ekhi Larrañaga
  • Unai Mondragon
  • Lier Aranguren
  • Izadi Sudupe
  • Oier Yarza
  • Amets Larrea
  • Hegoi Aranburu

Gainontzeko guztiek, beraz, urtarrilaren 3tik aurrera eman beharko dute izena herrikrosa.eus webgunean. 09:00etan irekiko da horretarako aukera nahi duen ororentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak