Otsailaren 25ean egingo dute A8M, gazteendako lasterketa eta guzti

Xabier Urtzelai 2022ko abe. 20a, 13:53

Maite Maiora, azken edizioan, helmuga gurutzatzen.

Otsailaren 25ean egingo dute Antzuolako 8 Miliak lasterketaren hamargarren edizioa, eta berritasunetako bat da nagusien probarekin batera gazteendako ere lasterketa antolatuko dutela. Ibilbide laburragoa izango du –5km– eta 2007 eta 2010 urte bitartean –horiek barne– jaiotako neska-mutikoek eman ahal izango dute izena.

Antzuolako 8 Miliak lasterketak hamar urte beteko ditu otsailaren 25ean, eta izenematea urtarrilaren 3an zabalduko dute herrikrosa.eus webgunean. Urtero moduan, baina, korrikalari antzuolarren artean hainbat dortsal –hamar nagusien lasterketarako, eta bost gazteen lasterketarako– zozketatuko dituzte. Horretarako, interesa dutenek mezu bat idatzi beharko dute, izen-abizenekin, jaiotze datarekin eta kontakturako telefono zenbaki batekin antzuolako8m@gmail.com helbide elektronikora. Eta, San Esteban krosa egitearekin batera egingo dute zozketa hori, abenduaren 26an (19:00 inguruan).

Boluntario bila dabiltza antolatzaileak

Horrekin batera, otsailaren 25era begira antolatzaileak laguntzaile bila dabiltza: "Adierazi nahi genuke lasterketa aurretik eta baita egunean bertan ere aurreko urtean bezelaxe, eta aurtengo urtean bi lasteketa izanda, berezki lan ezberdinetarako boluntarioak behar ditugula. Denetariko lanak izango dira, baina ez konplikatuak (bidea markatu, bidegurutzeetan egon, horniduretan egon eta abar) eta korrika egiteko asmorik ez baduzue esker onez hartuko genuke zuen bultzadatxoa", adierazi dute antolatzaile taldetik.

Hala, laguntzeko prest daudenek mezu bat bidal dezakete izen-abizenekin antzuolako8m@gmail.com helbidera edota idatzi mezu bat euren sare sozialetako batera (Facebook: https://www.facebook.com/antzuolako8milak / edo instagram: @antzuolako8m).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak