Mendizaletasunaren ibilbidea ikusgai dago

Maider Arregi 2022ko abe. 16a, 09:00

Mendian gora erakusketa zabalik dago gaurtik domekara bitartean; datorren asteburuan ere izango da bisitatzeko aukera Olaranen. Euskal mendizaletasunaren etorkizuna eta iragana ditu oinarri hogei panelez osatutako erakusketak.

Arrolaren 50. urteurreneko ospakizunei amaiera emateko, etorkizuna eta iragana izango dira protagonista Mendian gora erakusketaren bitartez. Emmoak (Euskal Mendizaletasunaren Museoa) euskal mendizaletasunaren historia jasotzen duten panelen erakusketa ibiltaria dauka, eta hori bera izango da, besteak beste, ikusgai Olarango aretoan. "Euskal mendizaletasuna noiz sortu zen eta zein bilakaera izan duen kronologi- koki jasotzen duten panelak izango dira ikusgai. XIX. mendetik XX. mendera bitarteko mugarriak eta ekintza nagusiak aipatzen dira bertan, alegia. Euskal mendizaletasuna sustatzeko aitzindariak izan diren erakundeak eta pertsonak ere azaltzen dira bertan", kontatu du Arrolako kide Iñigo Ramirez de Okarizek.

Hain zuzen, euskaldunen Everesteko lehen igoera historikoa ere azaltzen da erakusketan. "Tximistekoa izan bazen ere lehen Everesteko euskal espedizioa, Martin Zabaletak egin zuen lehen igoera, eta hori ere aipatzen da erakusketan. Bestalde, eskia, eskalada eta modan dagoen mendi-lasterketak ere protagonista dira".

Erakusketak, baina, bigarren zatia ere badu, eta Arrolaren 50 urteak jasotzen dira. "Bideo-muntaia bidez, Arrolaren ibilbidea argazkiz zein irudiz laburtzen duen hamabost minutuko ikus-entzunezkoa izango da ikusgai. Horrekin batera, elkarteren oroigarriak ere jarriko ditugu erakusgai".

Erakusketa ikusgai

izango da gaurtik domekara, baita datorren asteburuan ere, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Olaranen. Etorkizunari begira "Geroa" dute erronka orain, eta "zer gertatuko den" dute galdera-ikur nagusi elkarteek. Iñigo Ramirez de Okarizek aitortu du badutela elkarteek, oro har, transmisioarekiko kezka. "Hartu-emanean jarrita eta berba eginda, elkarteok elkarrekin, ditugun kezkei erantzuten saia- tu gara". Horixe izan zuten atzoko solasaldiaren muina Gipuzkoako Federazioak eta bailarako elkarteek.

Urteko azkena

"Urte potentea izan da, eta ekintza sinboliko asko egin ditugu bidelagun apartekin", nabar- mendu du Ramirez de Okarizek. Hala, 50. urteurreneko azken irteera Aitzurira egingo dute, bihar, eta autobusa jarriko du Arrolak. Joan nahi dutenek arrolamt@gmail.com helbidera mezua idatzi dezakete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak