500 euro inguru batu dituzte bigarren eskuko arropa azokan

Julen Iriondo M. de Zuazo 2022ko irailaren 24a

Andramanuelak emakume taldeak eta Anelkarrek antolatuta egin dute azoka, eta Onintza Legorburu –Andramanuelak– pozik agertu da emaitzarekin: "Bagenuen beldurra jendeak arropak eman bai baina erostera ez zela animatuko, baina ez!".

Goizean egon da mugimendu handiena, eta orduan saldu dute arropa gehien. Arratsaldean, azken orduan hasi da jendearen joan-etorria. Azoka girotzeko zuzeneko musika ere izan dute.

Azokan batutako dirua Anelkarrek dituen hiru proiektu bultzatzeko erabiliko da –Sahara, Kongo eta Senegalekoak–. Saldu ez diren arropak, berriz, beharra dutenen esku utziko dituztela adierazi dute.

Arropa salmentarekin batera, jostailu truke azoka ere egin dute Idolazen eskutik. Eta horrek ere arrakasta izan du: "Ume pila bat ibili dira. Batez ere, gurasoek eskertu dute ekimena, jostailu asko pilatzen dira-eta etxeetan".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak