Jabetza pribatutik ezagutza kolektibora. Copyright, creative commons, domeinu publikoa. Zein da diferentzia? izeneko solasaldia izango da irailaren 28an, Torresoroan, 18:30ean.
Ion Lizarazu izango da dinamizatzailea: "Hitz potoloak izan ohi dira eta askotan nagia sortzen dute horiei buruz informazioa bilatzeak; bada, bide horretan laguntzeko asmoz antolatu dugu saio hau. Copyright, Creative Commons eta domeinu libreko lizentzien arteko desberdintasunak eta berezitasunak ezagutzen hasteko hitzaldi-tertulia izango da. Horretarako, gaian lanean diharduten lau lagun izango ditugu gonbidatu gisa: Iban Arantzabal Tokikometik, Aiora Mujika Euskarazko Wikipediatik, Iosu Isaias Mukuru kolektibotik eta Mikel Larreategi Sowtware Garatzaile eta Mapa libreen aditu bezala CodeSyntax-tik".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.