Kalebarrenen egin dute jaietako gastronomia lehiaketa. Aurten, hanburgesa prestatu behar izan dute nor baino nor hobe aritu diren sei taldeetako bakoitzak. Nahi izan duten eran prestatzeko aukera izan dute. Cruz Madariagak eta Joxe Angel Arbuluk osatu dute epaimahaia. Aurkeztutako hanburgesak dastatuta, aire frijigailu bana jaso du hanburgesa onena prestatu duen taldeko partaide bakoitzak. Bigarren gelditu direnek, berriz, mantal bana jantzi dute soinean.
2022 uzt 15 Antzuola
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.