Hanburgesa onena nork egingo lehian

Aitor Agiriano Arrese 2022ko uzt. 15a, 14:22

Kalebarrenen egin dute jaietako gastronomia lehiaketa. Aurten, hanburgesa prestatu behar izan dute nor baino nor hobe aritu diren sei taldeetako bakoitzak. Nahi izan duten eran prestatzeko aukera izan dute. Cruz Madariagak eta Joxe Angel Arbuluk osatu dute epaimahaia.

Aurkeztutako hanburgesak dastatuta, 'Patxitxorongo' taldeak prestatutakoa izan da onena eta aire frijigailu bana jaso dute sari moduan. Bigarren gelditu direnek, berriz, mantal bana jantzi dute soinean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak