Gorlako aisialdi gunea txukuntzen ibili dira Arrola mendi elkarteko kideak

Oihana Elorza Gorostiza 2022ko uzt. 2a, 17:15

Antigua auzotik abiatuta, hiru orduz jardun dute lanean, auzolanean, bakoitzak bere trebetasunak erakutsiz.  Hurrengo auzolanerako gonbidapena ere luzatu dute.

Goizean egin dute, auzolanean, Gorlako aisialdi guneko txukunketa. "Antzuolako herriak badauka udalerrian zabalduta aisialdirako hainbat gune. Euretako bat agerian baina aldi berean ezkutuan geratzen den Gorlakoa, umeentzako jolasgune eta guzti. Aldi berean, hamarkada batzuk badira bertan herriko Udala eta Arrolak landatutako lizar, pago eta haritz ugari. Beraz, Arrolaren 50. urteurren honetan ezin hutsik egin auzo lan honetan, tartean Gorla Elkarteko partaideak izanda, gainera! Auzolanak badu xarma berezi bat beste inon topatzen ez dena (hamarretakoa kenduta): proiektu komun baterako talde lan motibatua izatea".

Aisialdi gunean txukuntzearekin batera, Gorlako iturriari ere erreparatu diote, baina beste irteera baterako utzi dute lan hori, belar handiak dituelako inguruan hazita. Hamarretakoa ere egin dute eta baita hurrengo auzolanari buruz hitz egin ere. Denendako gonbidapena luzatu dute hurrengo auzolanean parte hartzeko.

(Argazkiak: Arrola mendi elkartea)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak