Dantzaren bitartez, emozioak azaleratu dituzte Torresoroan

Eneko Azurmendi Barrena 2022ko mar. 12a, 13:44

Tailerreko parte-hartzaileak, ariketa batzuk egiten.

"Erabat arrakastatsua" izan da Blanca Carrasco dantzariak Torresoroan gidatutako dantza tailerra. "Askotariko adinetako emakumeek hartu dute parte eta hori oso aberasgarria izan da guztiontzat. Niri asko gustatu zait hori", azaldu du. Besteak beste, inprobisazioa landu dute, guztien artean osaturiko performance batekin bukatzeko.

"Askotariko adinetako emakumeek hartu dute parte saioan. Gazteenak 18-20 urtekoak ziren; gehienak, 40-45 urtekoak, baina erretiratu batzuk ere bazeuden, eta hori asko gustatu zait", dio Carrascok. "Lehenik eta behin, azaldu diet ni ez naizela terapeuta, dantzaria baizik, eta dantzaren esparrutik egin dugu lanketa. Izan ere, dantzak badu osagai terapeutiko bat eta, era berean, sortzailea da". Beraz, dantza garaikidearen eta inprobisazioaren bitartez, gorputza landu dute, bukaeran performance bat osatzeko.

Saio gehiago gura dituzte

Martxoaren 8aren bueltan egindako saioa izan da, baina parte-hartzaileak "oso gustura" geratu dira. Hori dela eta, horrelako saio gehiago egiteko eskaera egin dute, eta Carrasco bera ere prest azaldu da horretarako. "Egia da astean zehar nahiko okupatuta ibiltzen naizela dantza akademiarekin, baina horrelako saio puntual gehiago egiteko prest egongo nintzateke, duda barik. Oso aberasgarria izan da guztiontzat", nabarmendu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak