Dorleta Kortazarren '80 amandre' ipuin kontaketa gaur

Maider Arregi 2022ko martxoaren 4a

Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan, hainbat ekintza antolatu dituzte ondorengo egunetarako. Hala, gaur, martxoak 4, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak 80 amandre ipuin kontaketa saioa eskainiko du, Torresoroan, 19:00etan –sarrerak bertan eskuratu daitezke–.

Egitaraua

Martxoaren 8an, berriz, manifestazioa abiatuko dute herriko kaleetan barrena, arratsaldeko zazpietan hasita. Bestetik, martxoaren 12rako, zapatua, emakumezkoentzako dantza garaikide tailerra antolatu dute, eta Blanca Carrasco antzuolarrak gidatuko du saioa, Torresoroan, 10:30ean hasita. Izena eman daiteke udaletxean edo 650 80 52 48 telefonora deituta –arropa erosoa eta galtzerdiak eramatea gomendatu dute–.

Eta martxoaren 13rako, aldiz, Papicha, sueños de libertad film emanaldia antolatu dute, Torresoroan, 18:00etan. Antzuolarrei ekintzan parte hartzeko dei egin diete udal ordezkariek eta Andramanuelak emakume taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak