Ados emakume pilotarien klub profesionalak antolatuta Eusko Label Binakako Txapelketako beste bi norgehiagoka jokatu dira gaur Debagoienean. Antzuolako pilotalekuan izango da gaurkoan eta etxeko jokalari bat tartean zela.
Bi debagoiendarrek jokatu dute lehen partidan, hain zuzen ere promesen txapelketan. Gorriz irten da Leire Galeano Mondragon antzuolarra Rodrigez bikote-lagunarekin batera. Kamiseta urdina zuen soinean Maddi Berrocal Santos bergararrak eta Urriza bikote-lagunak.
Partida estua eta gogorra izan da. Hasieratik jarri dira aurretik gorriak; 17-11 tartea zabaltzeraino. Orduan, behetik gora egin dute urdinek eta 17na berdintzea lortu dute. 18Ra ere berdinketa egon da. Hortik aurrera, ordea, gorriak izan dira nagusi baina luze borrokatuta. Norgehiagoka 22-18 amaitu da harmailetako publikoaren txalo zaparrada artean.
Etxeko pilotariak ez du marka makala egin. Etxekoen aurrean irabazteaz gainera txapelketako finalerako txartela eskuratu du, sailkapen fasean hiru norgehiagoka irabazita.
Maddi Berrocal Santosek borrokan jarraitu beharko du. Hurrengo astean erabakiko da kontua.
Promesa gazteen partidaren ostean jokatu da lehen mailako pilotariena. Aurrez aurre izan dira Etxeberria-Iraeta eta Iturzaeta-Azpeitia bikoteak. Gorri joan da norgehiagoka hasieratik. Azken emaitza 22-12 izan da.
Barikuan Oñatin jokatu zen txapelketa bereko beste jardunaldi bat. Oñatin ere etxekoak izan ziren nagusi.