Antzerki egonaldia egin dute hiru aktorek, dolua lantzeko

Hasier Larrea 2021ko ira. 18a, 06:00

Oier Zuñiga, Eneko Gil eta Belen Cruz, asteazkenean Torresoroan.

Astebetez aritu dira Torresoroan lanean Oier Zuñiga, Eneko Gil eta Belen Cruz, 'Geuretik sortuak' bekarekin.

Joan den astean Elgetan egin bezala, aste honetan Antzuolan hartu dute ostatu hiru antzerkilariek, doluari buruzko Eresia obraren sormen-prozesuan murgilduta jarraitzeko. Zuñigak azaldu du "esperientzia eszeniko, bisual eta poetikoa" aurkeztea dela asmoa, "ohiko dramaturgiatik ihes eginda eta konkrezioetan sartu gabe".

Antzezlana urtarrilaren 15ean estreinatuko dute, Bergarako Seminarixoan; Elgetara eta Antzuolara, aldiz, otsaileko lehen asteburuan ekarriko dute. Aurretik, azaroan zehar, aktoreak Debagoienera itzuliko dira, bertako herritar eta kultur eragileekin sormen lanaren inguruko elkartrukea egiteko.

Udalbiltzak lagundua

Udalbiltzaren Geuretik sortuak beka-sortaren baitako 26 proiektuetako bat da Eresia. Ekainean Antzuolako, Bergarako eta Elgetako udalek aho batez onartu zuten proiektuok babestea; Antzuolako Udalak 9.000 euro jarri ditu bekak hauspotzeko.

Erlazionatuak

Bost eguneko egonaldi artistikoa egin dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2021 ira 10 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak