Zortzi mural
Guztira zortzi mural berri margotuko dituzte Oier Peñagarikanok eta Ione Larrañaga artistek, auzolana oinarri dutela. Beñardo Kortabarria alkateak azaldu du horietan erakutsiko duten gaiek izango dutela Antzuolarekin zerikusia: "Gaiek uste dut lotzen dituztela hainbat balio Antzuolan bultzatu nahiko liratekeenekin; senidetasun hori, Euskal Herriko nozio hori denok bat garela, Kaxianori nolabaiteko errekonozimendua bertakoa zelako, pilota ere landuko dugu, mural feminista bat ere bada, Euskaraz blai leloa sartu dugu haurrak ibiltzen diren ur parkean... Ez da pintatzea, pintatzeagatik. Lotura bat egin nahi dugu gure izaerarekin, artea kalera atera eta herria txukun eta polit geratuko da".