Haur zein helduak batu dira goizean goiz Antzuolako plazan, auzolanean erreka garbitzeko. Errekan gora eta behera ibili dira antzuolarrak, mota guztietako zaborra batzen eta ibai ertzak garbitzen. Hiru taldetan banatuta, errekako txoko ezberdinak garbitzen aritu dira 20 lagun inguru.
"Beste urte batzuetan baino zikinkeria gutxiago" aurkitu dutela azaldu dute auzolanean aritu direnek.