Autokontsumoa eta komunitate energetikoa, irailean aztergai

Maider Arregi 2021ko abu. 3a, 09:00

Ekainean Goiener Kooperatibak eskainitako autokontsumo eta komunitate energetikoaren gaineko hitzaldiek interesa piztu zuten. Horregatik, Udaleko Baliabide Naturalen lantaldeak, herritarren jakin-mina ikusita, irailean bilera bat egitea erabaki du, eta bertan parte hartzeko dei egin die antzuolarrei.

 

Helburua da zalantzak eta interesak ezagutaraztea eta aukerak aztertzea. Interesa duen edonork bidaldi dezake posta elektronikoa udala@antzuola.eus helbidera, eta irailean zehar bilera eguna eta ordua zehaztuko dituzte. "Azkenengo lege aldaketak interesa sortu du. Horregatik, asmoa da komunitate energetikoaren aukera aztertzea, dituen abantailak azaleratuz: ekonomikoak, zein energia sorkuntza duen, lokala edota komunitatearen esperientzia eta indarra zein den azalduta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak