Begirale batek positibo eman ostean, udalekuak berrantolatu dituzte

Maider Arregi 2021eko uztailaren 3a

Udalekuetako begirale batek positibo eman ostean, atzo, PCR probak egin zizkieten positiboaren kontaktu zuzenei, eta baita ere begiralearen ardurapean zeuden ume denei. Guztiek negatibo eman dute, eta modu horretan, astelehenean udalekuak berrantolatuta egin egingo direla aurreratu dio Beñardo Kortabarriak GOIENAri.

 

"Kontaktu zuzenak diren begiraleak negatibo dira, baina konfinatuta egongo dira. Positiborik ez egotean, eta atzo egubakoitza, etenaldia egin ostean, astelehenean udalekuei berriro berrekingo zaie ordezkoekin.  Martitzenean gainera, aurrez konfinatuta zeuden beste 2 begirale hasiko dira eta haurren taldeak antolatuko dira". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak