Eusko Jaurlaritzaren irizpideek begirale zein gela kopurua handitzea dakar (begirale bakoitzeko sei ume). Horregatik, Beñardo Kortabarria alkateak azaldu du bi txanda egingo dituztela: "Irizpide horrek espazio arazoak sortzen dizkigu dauzkagunak baino gela gehiago beharko genituzkeelako, eta giza-baliabideak ere bikoiztu egin beharko genituzkeelako. Ondorioz, bi txanda egingo dugu: ekainaren 30etik uztailaren 7ra, bost urteko gelatik 3. mailara; eta uztailaren 8tik 15era, 4. mailatik 6.era".
Goizez, 09:30-13:00, egingo dira bi txandak eta izena liburutegian eman daiteke hilaren 31ra arte.
Begiraleak
Era berean, Idolazek hezitzaileak kontratatzeko deia egin du eta izen ematea ekainaren 4ra arte dago zabalik.
Eskaera orria bete eta bidali idolazantzuola@gmail.com helbidera.