Arrola kideak mugarriz mugarri, amaiera borobila Mendi Asteari

Maider Arregi 2021ko mai. 3a, 09:14

Aurtengo mendi asteari bukaera emateko, mugarriz mugarri Korosotik Deskargara doazen mugarri esanguratsuenen artean ibili dira Arrolako mendizaleak. Irteera pedagogikoa ere izan da, herriko mugarrien inguruan aditua den Jose Mari Iturbek emandako azalpenei esker. ARGAZKIAK.

"Koroso, Arranoaitz, Arrola, Gentiletxe, Ardanbideta, Gurutzeaga, Deskarga, Boton eta Beibakar izeneko mugarriak ezagutu ditugu. Hau da, Oñati, Legazpi eta Urretxurekin partekatzen direnak. Deskargatik hurbil dagoen Botonetik, berriz, Mutilagun baserria zegoen tokitik trenbidera jaitsi gara, Madariaga baserria zegoen tokira ailegatuz. Hemendik, trenbidea jarraituz, Kaxetaraino. Ondoren, Aitzagatik Ondarrera jaitsiz. Hamaika lagunek egin dugu 17 kilometroko eta bost bat orduko ibilbidea, gure mugarriez gain, han eta hemengo inguru ederrak ezagutuz eta ulertuz", azaldu dute Arrola kideek.

"Koroso, Arranoaitz, Arrola, Gentiletxe... mugarriak pasatuta, Ardanbideta edo Lakiriolako aterpetxean egin dugu hamaiketakoa eta argazkia ere atera dugu. Handik, Lakiriola gainetik, Deskargako mugarri ikusgarria ikusi dugu, Antzuolarentzat 1 zenbakia duena. Esan, 63 mugarri direla Antzuolak dauzkanak bere udal azalera osoan Azken kilometroak Deskarga, Boton, Beibakar, Mutilagun... eta trenbidea jarraituz egin ditugu, han eta hemengo xehetasunak, azalpenak jasoz. Ibilbidea, bada, ez ohiko inguruetatik izan da, eta eguraldia ere lagun izan dugu!", diote.

Norbaitek bere kasa egin nahiko balu,  wikiloc jasoa du.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak