Bat-bateko heriotza eta dolua berbagai

Maider Arregi 2021ko api. 30a, 08:36

Torresoroa bete egin zen beste behin atzokoan. Pandemia garaiko edukierak baimentzen duen 60 eserlekuak bete egin ziren Iñaki Peña medikuak gidatutako Mendian hil, hirian hil filma ikusteko eta ondoren solasaldian jarduteko. Aurretik, ordea, urteko batzar orokorra egin zuen Arrolak.

"Giro ezin hobea eta ekitaldi jendetsua egin genuan, betiere neurriak errespetatuz. Gaia bera, bat-bateko heriotza, eta ondorengo solasaldia hunkigarriak izan dira. Nola kudeatu dolua bat-bateko heriotzetan, mendia eta hiria bizi eremutzat hartuta, horixe izan genuen ardatz", azaldu dute Arrolako kideek.

Mugarrien ibilbidea

Mendi Astea bere azken txanpan sartua dago. Hala, bihar, mugarrien ibilbidearen bigarren etapa egingo dute, Korosotik irten eta Trekutzen amaituko dena.

Urteko batzar orokorra

Ikus-entzunezkoa eskaini aurretik, aldiz, Arrolak urteko batzar orokorra egin zuen. Urteko diru kontuen berri emateaz gain, egindako ekintzen berri eta proposamenak ere  jaso zituzten. Tartea, 50. urteurrenaren baitan batzorde bat sortzearena. "50. urteurrenari begira 2022an zehar garatuko diren ekintzen antolakuntzarako komisioa sortzea adostu dugu". 

Batzordean urtebete jarraituko dute: Erlantz I, Jon Kortaturbebarria, Ana Peñalba eta Josune Iturbe

Bi urterako lau batzarkide berri: Oier Peñagarikano, Iñigo Ramirez de Okariz, Sara Arietaleaniz eta Alazne Jauregi (erreserban: Onintza Legorburu).

Irtengo direnak: Maria Jose Kortabarria, Luis Franko, Iosu Eneko Toledo eta Loli Jauregi

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak