Zintzilikario berriak jartzen hasi dira Mankomunitateko langileak

Maider Arregi 2021ko api. 23a, 09:12

Guztira, herriko 37 gunetan egingo dituzte aldaketak; beste kokapen bat ere ezarriko dute, Irimoi auzoan. Mankomunitateko langileak dihardute zintzilikarioak egokitzeko lanean eta kostua ere, Mankomunitateak bere gain hartuko du.

Mankomunitateko langileak hasi dira atez ateko zintzilikarioak egokitzeko lanetan. "37 kokapenetan aldaketak egingo dira –guztira, 38 puntu dira–. Kokapen berri bat ere ezarriko da, Irimoi aldeko baserriek bil-keta puntu hurbilagoa izan dezaten. Puntu bakoitzean egin behar diren lanak ezberdinak dira, baina, Irimoiko puntu berriaz gain, neurri askotariko 71 zutabe aldatuko dira edukiera handiagoa izango duten 64 zutaberekin. Hau da, 71 zutabe kenduko dira eta, kasu gehienetan, edukiera txikiko zutabeak erretiratuko dira. Jartzen diren 64 zutabe berrietako batzuk eredu berrikoak dira –Oñatin jarrita dauden modukoak–; gainontzekoak, orain Antzuolan jarrita dauden eredukoak eta puntu batetik bestera mugituko ditugunak. Aldaketa honen hel-buru nagusia da esekitokien beheko posizioak saihestea, erabiltzailearentzat erosoagoa izan dadin hamar litroko ontzia esekitokian uztea, eta hustutakoan berriz jasotzea", argitu du Mankomunitateko ustiapen arduradun Luis Lonbidek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak