Mankomunitatea gaur hasiko da zintzilikarioak egokitzeko lanetan

Maider Arregi 2021ko api. 14a, 09:19

Mankomunitateak iazko irailean onartu zuen zintzilikarioen berregokitzea Antzuolan. Hala, gaur hasiko dira zintzilikarioak egokitzeko lanean, eta Bergaran eta Aretxabaletan kendu zirenak  ezarriko dira. Gaika sailkatutako hondakinak biltzeko zerbitzua hobetzea izango du helburu.

Zerbitzuak hamarkada bete duen honetan, atez ateko zintzilikarioak berregokitu egingo ditu Debagoieneko Mankomunitateak, Antzuolako Udalaren eskariz. 2020ko irailean egin zuen eskaria eta onartu zuen Mankomunitateak. Helburua hondakinak biltzeko zerbitzua hobetzea da. "Ohartuta geunden behealdeko tokian ez dela zintzilikatzen zegokion poltsa edo ontzia. Lurrean uzten ziren eta animaliek dena zabaldu eta zikindu egiten zuten ingurua. Horrek behealdeko tokia kendu eta zintzilikarioan egokitzea ekarri du", argitu zuen orduan Beñardo Kortabarria Antzuolako alkateak.

Berrerabilitakoak

Bere garaian Bergaran eta Aretxabaletan kendu zirenak egokituko ditu Mankomunitateak. Guztira, 37 zintzilikario jarriko dira. Orain dauden guneak mantendu egingo dira, baina Irimoiko baserriendako aukera egongo da, zintzilikarioak jartzeko tokia aurrez ezarrita baitago. Mankomunitateak kostua bere gain hartuko du. 

COVID-19aren krisia

Pandemia betean herritarrek hondakinak ez dituztela behar bezala sailkatu aitortu du udalak: "Gezurra badirudi ere, osasun larrialdian hondakinak biltzeko sistema guztiek, ez soilik atez atekoak, beherakada izan dute bailaran. Orain, berriro igo da sailkatze-tasa, zorionez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak