Ostalaritza Aurrera plataformak mozioa aurkeztuko du

Maider Arregi 2021ko mar. 26a, 09:00

Martxoaren 30eko ohiko osoko bilkuran, Ostalaritza aurrera Gipuzkoa plataformarekin bat egiten duten herriko ostalariek mozioa aurkeztuko dute. "Ostalaritza sektorea egoera larrian" dagoela salatuko dute eta irtenbideak eskatuko dituzte.

COVID-19ak eraginda Espainiako Gobernuak ostalaritza ixteko hartutako aginduak "sektorea egoera larrian" utzi duela dio Ostalaritza Aurrera Gipuzkoa plataformaren mozioak. Egoera honen aurrean, agintariek neurriak har ditzatela eta irtenbideak bila ditzatela exijitzen du plataformaren idatziak. Zehazki, bi eskaera aurkeztuko ditu plataformak hilaren 30eko ohiko osoko bilkuran. "Batetik, mozio honen bidez eskatzen dugu Gipuzkoako ostalaritzaren egoeraren berri ematea Eudeli, Foru Aldundiari, Legebiltzarrari eta Eusko Jaurlaritzari. Bestetik, aipatutako erakundeei eskatzea, martxoaren 14az geroztik ostalariok bizi dugun egoera ekonomikoari irtenbidea ematea, atzeraeraginarekin. Hau da, Gipuzkoako ostalaritzako autonomoei hileroko gutxieneko soldata aitortzea eskatzen dugu eta berori bideratzeko beharrezkoak diren izapideak burutzea, alegia", jasotzen du mozioak.

Ostalarientzako laguntzak

Herriko ostalari guztiek orain-dik dirulaguntzak jaso ez dituzten arren, laguntzak horiek ostalariengana iristeko dekretua sinatua duela dio alkateak, eta, beraz, tramitea eginda izanik, epe laburrean jasoko dutela. "Laguntzak bideratuta eta ebatsita daude. Bai konfinamendua hasi zenean Udalak onartutako laguntza zuzenak, eta baita ere COVID-19aren baitan egindako azpiegitura inbertsioetan laguntzeko Diputazioaren dirulaguntza dekretua", argitu du Beñardo Kortabarria alkateak.Aurten, gainera, Udalak terrazen tasak ez ditu kobratuko; eta hondakinen tasak %75eko ho-baria izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak