Pfizer txertoa jaso dute Eguneko Zentroko hamaika erabiltzailek

Maider Arregi 2021ko mar. 12a, 09:00

Antzuolako zentroko erabiltzaile bat txertatzen

"Pozik" hartu dutela txertoa eta lasaitasuna ekarri diela aitortu dute familiek eta Eguneko Zentroko arduradunak. Bigarren dosia hiru aste barru jasoko dute. Langileek, ordea, txertoa jasotzeko Diputazioaren protokoloari itxaron beharko diote.

Antzuolako Eguneko Zentroko hamabi erabiltzaileetatik hamaikak jaso dute Pfizer etxeko txertoa. Txertaketa azkarra eta erraza izan dela aitortu du zentroko arduradun Beatriz Guelbenzuk: "Erabiltzaileek oso pozik hartu dute txertoa; lasaitasuna ekarri digu. Hamabi erabiltzaile daude, baina batek ezin izan du etorri. Hala, ordezkoen zerrendan zegoen langileari jarri diote poteko azken txertoa". Gaineratu du bakarren batek besoko min pixka bat izan arren guztiak daudela ondo, albo-kalterik gabe. Bigarren dosia hemendik hiru astera hartuko dute.

Ordezkoen zerrenda

"Erabiltzaileen eta langileon zerrendak Diputazioak ditu; adinaren arabera txerto ezberdina jarriko digute. Hala, 55 urtetik beherakoei AstraZeneca jarriko diete. Erreserba zerrenda ere badugu, eta, aipatu dudan bezala, langile batek jada hartu du txertoa. Gainontzekook, aldiz, oraindik ez dakigu noiz txertatuko gaituzten eta zein irizpide jarraituko duten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak