Txirrindularitza Federazioak 2021eko probak iragarri ditu

Maider Arregi 2021ko ots. 4a, 15:27

Euskal Herriko Txirrindularitza Federazioaren egutegiaren arabera, Uzarragako igoera martxoaren 20an egingo da, eta Iñaki Leteren oroimenezko lasterketa, aldiz, uztailaren 11n.

Pandemia betean ezegonkortasuna nagusi den honetan, Euskal Herriko Txirrindularitza Federazioak egutegia osatu du taldeek, behinik behin, antolatzeko aukera eta erreferentzia izan dezaten 2021ean. Hala, Antzuolako Aiastui taldeari dagokionez, bi lasterketa izango ditu jomugan 2021ean. Martxoaren 20an, junior mailako Uzarragako igoera; eta uztailaren 11n, Lehendakari txapelketako 23 urtez azpiko Iñaki Leteren oroimenezko lasterketa –herriko jai nagusiak egingo balira, aurreko asteburuan izango litzateke lasterketa–.

Eta Euskal Herriko Txirrindularitza Federazioaren egutegiak aurrera egingo balu, Lehendakari txapelketako lehen txirrindularitza proba izango litzateke. Uzarragari dagokionez, 60 kilometroko ibilbidearen ostean Uzarraga igo beharko dute junior mailako txirrindulariek. Iazko Uzarragako lasterketa kolokan egon zen arren, atzeratu eta irailean egin zen. Carbayeda izan zen irabazle

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak