Udalerriko hainbat baso lurren "txikizioa" salatu du Arrolak

Maider Arregi 2020ko abe. 22a, 09:22

Azaldietako baso-lur eremua

Mendiko zein lau gurpileko motoek basoa txikitzen dihardutela salatu du Arrolak. "Kirola egiteko eskubidea debekatu gabe, jendea kontzientziatu eta sentsibilizatu behar da ingurumena errespeta dezan".

"Kezkatuta gaude gure udalerriko mendietan gertatzen ari denarekin. Trekutz, Irimo, Arrola, Koroso, Landarraitz … eta orain Azaldieta. Aspaldi zetorrena oraingo egoeran biderkatu egin da. Guztietan txikizioa da nagusi. Han eta hemen mendiko motoak, lau gurpilekoak… txiki-txiki lagatzen ari dira gure baso, bide eta zelaiak. Uste dugu ahalik eta azkarren komeni zaigula ibilera hauek arautzea, kirola egiteko eskubidea inori debekuan jarri gabe sentsibilizatuz; baina ezinbestean ingurumenaren errespetuan oinarrituta jendea kontzientziatu behar da", azaldu du Arrola Mendizale taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak